2013(e)ko abenduaren 8(a), igandea

AROTZ-ENEA - BIDEOA

Badira hiru aste... Arotz-eneara joan ginela.

Pasatutako une ederrak gogoratuko dituzue bideotxo  hau ikusiz.

2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

ARRAKASTA ITZELA!

Izugarria izan zen! Dantzari bikainak gara eta gurasoak, aiton-amonak, herritarrak... harrituta utzi genituen. ETB1-ean ere albiste izan ginen. Hemen duzue telebistan agertutako berria:



Eta ikusterik izan ez zutenentzat hemen dantza osoa:

(Mila esker bideo eder hau posible egin duzuen ikasle ohiei: Maialen Torres, Kerman Garralda, Amaia Landa eta Maite Plazaola)


2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA

Gainean dugu abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Bai, Flashmob erraldoia egiteko eguna!


Asko entsaiatu dugu (argazkia lekuko!) eta fenomeno ateratzen zaigu. Abesti hau ere kantatuko dugu eta aspaldi ikasi bagenuen ere, ez zaigu gaizki etorriko bizpahiru aldiz abestea!

2013(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

GERNIKAKO ARBOLA

Oraindik unitatea bukatzeko dexente falta bazaigu ere, irteera egiteko eguna gertu dugu. Ostiraleak Gernikara joango gara!
Han ekintza desberdinak egingo baditugu ere,  Juntetxean Gernikako arbolaz gain, Iparragirreren gitarra eta abestiaren partitura ikusiko ditugu. Kantatu  ere egin beharko dugu, ala? Bideo honek bidez lehenengo zatia gutxienez erraz ikasiko duzu:


Gernikako arbola
da bedeinkatua

Euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
arbola santua



ESPAINIAKO PROBINTZIAK

Autonomia Erkidegoen izenak ikasi ondoren probintziak ikasteko unea iritsi zaizu. Oraingoan ere izenak eta mapan kokatzen jakin behar duzu eta mapa hauek lagunduko dizue zeregin horretan:

IZENAK IKASTEKO: PUZZLEA

Ikasi ondoren, IZENAK DAKIZKIZULA EGIAZTATZEKO


ONDO KOKATZEN dituzula egiaztatzeko


2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea

2013(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

AROTZ-ENEA: HIRUGARREN EGUNA

Dutxatu eta  ondo apaindu ondoren, zenbat dantza, salto eta brinko atzo gaueko diskotekan! Neka-neka eginda oheratu ginen eta goizean atzo baino gehiago kostatu zaigu ohetik jeikitzea. Nekea? Teilatuetako elurra?

Gosaldu ondoren  aldameneko herriraino, Aldatz,  joan gara eta gezurra badirudi ere eguzkitan egin dugu bidaia. Azkeneko orduak jolas egiteko aprobetxatu ditugu eta arratsaldeko hirurak jo orduko, trasteak hartu eta autobusean sartu gara.
Bageneuen etxekoak ikusteko gogoa, baina... penaz utzi dugu Arotz-Enea.










2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

AROTZ-ENEA: BIGARREN EGUNA - 2

Lo piska bat egin ondoren, dantzan eman diogu hasiera egunari. Makarrak kendu, aurpegia garbitu, pijama erantzi... eta gosaltzera jeitsi gara.

Aterik egin dugu mendi buelta! Gaurkoan kapa horiak motxilan geratu dira. Hau poza! Harrobia ikusi, pagadiaz gozatu, hainbat jolas egin eta azkar batean tripa betetzera iritsi gara. 

Arratsaldean bi tailer burutu ditugu: espresioa eta ukenduak (oparitxo bat daramagu). Ekintza asko egin arren denbora librerako geratzen zaizkigun tarteak ONDO aprobetxatzen ditugu.
Gauean diskoteka daukagu.: irrikitan gaude.





AROTZ-ENEA: BIGARREN EGUNA - 1



Bigarren egunari hasiera emateko arazo txikitxo batekin aurkitu gara;  Errauskinek izan zuen arazo bera, alegia.

12 bota berdin, beste horrenbeste oinetan sartu behar eta zein nori egokitzen zitzaion jakiteko, direnak eta ez direnak egin behar izan ditugu.


Begira - begira … Zer egin dezakegu Zuhatzan horrelakorik gerta ez dadin? Eman egurra iruzkinei!

2013(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

AROTZ-ENEA: LEHENENGO EGUNA

10:30ean autobusetik jeitsi eta etxe dotore honetara sartu gara. Oheak aukeratu, trasteak bere lekutan utzi, zentro meterologikoa aztertu eta jolastera jeitsi gara. Jolastokiak oso politak dira.

Arroza eta haragi gisatua bazkaldu ondoren, mendira joan gara. Kapa horiak estreinatu ditugu ahatetxo itxura hartuz.

Bitxikeri bat: eguzki-zuloan desio bat eskatu dugu. Beteko al da???







2013(e)ko azaroaren 11(a), astelehena

HONDAKINAK KITTO!

Gaur Sasietakoen eskutik tailerraren 2. saioa burutu dugu. Jolasen bidez eta era atseginean, aurreko saioan landutako hiru pausoak sakondu ditugu oraingoan:  Hondakinak, MURRIZTU, BERRERABILI eta azkenik, BIRZIKLATU.
Ea etxekoen laguntzaz emandako aholkuak betetzen ditugun:
1- Egin erosketako zerrenda.
2- Erosi produktuak ontzi familiarretan.
3- Erosi produktuak soltean.
4- Erosi gehiegizko bilgarriak ez dituten produktuak.
5- Erosi behin eta berriro erabil daitezkeen produktuak.
6- Ez onartu behar ez dituzun plastikozko poltsak.
7- Produktuen bizi iraupena luatzen saia zaitez.
















2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea

ZER EGIN HONDAKINEKIN?

Hori da Sasieta mankomunitatekoen eskutik ikasten hasi garena. Asteazkeneko saioan garrantzitsuena MURRIZTEA dela, jarraian BERRERABILTZEA eta azken pausoa BERZIKLATZEA dela ikasi genuen. Astelehenean saio praktikoa izango dugu.




EUSKAL HERRIA: PROBINTZIAK ETA HIRIBURUAK

Euskal Herria lantzen hasteko errepasa ditzagun probintzien eta hiriburuen izenak mapa honetan klikatuz:


2013(e)ko azaroaren 4(a), astelehena

OZEANOAK ETA KONTINENTEAK

Inguruneko 2. unitatean geografiako hainbat kontzeptu ikasi beharko ditugu eta horretarako  mapa artean ibiliko gara. Ikastolan Irristalari joku interaktiboa lagungarri izango dugu; etxean, berriz interneten aurki daitezkeen hainbat joku erabiltzea proposatzen dizuegu. Hemengo hau gaztelaniaz egon arren, kontinenteen eta ozeanoen kokapena ikasteko erosoa izan daiteke.


2013(e)ko azaroaren 1(a), ostirala

2013(e)ko urriaren 27(a), igandea

2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea

ESKEMA

Puff... ez da erraza izan ikasi dugun guztia orrialde batean sartzea, baina hemen dago gai honi dagokion kontzeptu mapa.
 Errepasorako baliagarria izan daiteke.


2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena

LURRA ETA ILARGIA

Hemen dituzue txanela.net-eko beste bi animazio, ikasi beharreko testuak hobeto ulertzeko. 
(Animazioa ikus ahal izateko sakatu irudietan)



Ea orain galdera HAUEK ondo erantzuten dituzun!


Ea orain galdera HAUEK ondo erantzuten dituzun!

2013(e)ko urriaren 16(a), asteazkena

EUREKA MUSEOA

Bigarren mailatik ezagutzen bagenuen ere, atzo beste bisita bat egin genuen Donostiako Zientzia Museora eta oraingoan ere gauza piloa ikasi genuen.


Hiru ekintza burutu genituen. Batetik,  Planetariumean astroen mugimenduak behatu genituen. Gainera, tailerrean, era praktikoan, zer diren eta zergatik sortzen diren urtaroak ulertu genuen. Azkenik,  museoan zehar bisita gidatua egin genuen; horrela 5. unitatean landuko dugun argiaren gaiari lehenengo hurbilketa egin diogu.

Egun ederra pasatzeaz gain etekina atera genion bisitari (hala ere, 6. mailan berriro joateko adina materiala gelditu zen han!).



2013(e)ko urriaren 8(a), asteartea

IZAZPIRA (971 m) IGO GARA

Aurten ere udazkenean mendira joan gara egun pasa 5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleak. Elizkaletik abiatu eta Izazpira  igo ondoren, Antion bazkaldu eta jolastu dugu. Eguraldia uste bezain ona izan ez bada ere, egun ederra pasatu dugu!




2013(e)ko urriaren 4(a), ostirala

GALAXIAK

Galaxiei buruzko informazioa ikasten lagunduko dizu kontzeptu mapa HONEK

UNIBERTSOA

Txanela.net-eko animazio honek ingurunean ikasitakoa hobeto ulertzen lagunduko dizula uste dugu. Klika ezazu HEMEN


BLOGA BADUGU!

5. mailan gaude eta bloga dugu. 
Hemen guri buruzko hainbat albiste eta guk egindako lanak aurkituko dituzu, baiata ere guretzako errazago ikasteko baliagarriak izango diren bitartekoak. 

Ea gustukoa duzun!