2013(e)ko urriaren 27(a), igandea
EUREKA MUSEOA-BIDEOA
Eureka museoan egindako argazkiekin bideotxo hau prestatu dugu. Ea zuen gustukoa den:
2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea
ESKEMA
Puff... ez da erraza izan ikasi dugun guztia orrialde batean sartzea, baina hemen dago gai honi dagokion kontzeptu mapa.
Errepasorako baliagarria izan daiteke.
Errepasorako baliagarria izan daiteke.
2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena
LURRA ETA ILARGIA
2013(e)ko urriaren 16(a), asteazkena
EUREKA MUSEOA
Bigarren mailatik ezagutzen bagenuen ere, atzo beste bisita bat egin genuen Donostiako Zientzia Museora eta oraingoan ere gauza piloa ikasi genuen.
Hiru ekintza burutu genituen. Batetik, Planetariumean astroen mugimenduak behatu genituen. Gainera, tailerrean, era praktikoan, zer diren eta zergatik sortzen diren urtaroak ulertu genuen. Azkenik, museoan zehar bisita gidatua egin genuen; horrela 5. unitatean landuko dugun argiaren gaiari lehenengo hurbilketa egin diogu.
Egun ederra pasatzeaz gain etekina atera genion bisitari (hala ere, 6. mailan berriro joateko adina materiala gelditu zen han!).

2013(e)ko urriaren 8(a), asteartea
IZAZPIRA (971 m) IGO GARA
Aurten ere udazkenean mendira joan gara egun pasa 5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleak. Elizkaletik abiatu eta Izazpira igo ondoren, Antion bazkaldu eta jolastu dugu. Eguraldia uste bezain ona izan ez bada ere, egun ederra pasatu dugu!
2013(e)ko urriaren 4(a), ostirala
UNIBERTSOA
Txanela.net-eko animazio honek ingurunean ikasitakoa hobeto ulertzen lagunduko dizula uste dugu. Klika ezazu HEMEN
BLOGA BADUGU!
5. mailan gaude eta bloga dugu.
Hemen guri buruzko hainbat albiste eta guk egindako lanak aurkituko dituzu, baiata ere guretzako errazago ikasteko baliagarriak izango diren bitartekoak.
Ea gustukoa duzun!
Hemen guri buruzko hainbat albiste eta guk egindako lanak aurkituko dituzu, baiata ere guretzako errazago ikasteko baliagarriak izango diren bitartekoak.
Ea gustukoa duzun!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)