2014(e)ko otsailaren 28(a), ostirala

INAUTERIAK PRESTATZEN

Gaurko  entsegu orokorrean gonbidatu bereziak izan ditugu: LEHENENGO MAILAKO GURE LAGUNTXOAK etorri zaizkigu bisitan. Arratsalderako prestatu dugun dantza ikusi ondoren, beraiena eskaini digute. Polita benetan! Gainera andereƱo Mertxek gure ikuskizuna grabatu eta bidali digu. Mila esker, Mertxe!



2014(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

GOSARI OSASUNTSUA IKASTOLAN

5. mailakoak elikagaiak eta digestio aparatua lantzen ari gara, horregatik Bihotz Bizi elkartearen eskutik Ikastolan gosari osasuntsua egin genuen otsailaren 13an.



Goizeko 9etan jangelan elkartu eta bideoan gaiari buruzko informazioa jaso eta komentatu genuen. Ondoren, mahaian eseri eta jateari ekin genion: fruta, esnea, ogi egin berria, oliba-olioa eta indioilar xerra bat jan genituen.



Jangela txukun-txukun utzi ondoren, 10etan hurrengo saioari energiaz beteta ekin genion.


Ea hemendik aurrera etxean, egunero gosari osasuntsua egiteko behar den denbora hartzen dugun!


2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

JON BALENTZIAGAREKIN SOLASEAN

Albisteen munduan buru belarri murgilduta ibili gara 5. mailakoak 3. unitatean. Egunkarietako testu motak aztertu eta gero, albistean zentratu gien eta nola gainera! Albistegi dotore bat grabatu ondoren, otsailaren 10ean Jon Balentziagarekin solasaldia izateko aukera paregabea izan genuen.


Eskerrik asko, Jon eta hurrengo bat arte!




2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

TINA, MARKEL'S GRANDMA VISITED US

Last thursday, we had a special English lesson. Markel´s grandma, Tina, came to our class.

She answered to our questions and she told us a lot of things about her. Tina lives in the South of England. She worked as a teacher. She loves our Basque Country.


Tina asked us some questions and we had the chace to practise our English with her. 

Thank you very much Tina! We´ll see you next year!