2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

MUNDUKO SUMENDIAK

Bukatu berri dugun unitatean sumendiak landu ditugu. Informatika saioetan aurkezpen eder hau prestatu dugu. Polita ezta?



Bestalde, gaur Kilauea sumendia albiste izan da ETB-n. HEMEN ikus dezakezue bideoa.

2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

ESKEMAK

Malenek eta Izarok egin dituzten eskemak partekatu nahi dituzte guztiekin errazago ikasten  lagunduko dizuelakotan.


LURPEKO URAK

Arrikrutzen bertatik bertara kanpo eragile baten lana (lurpeko urak) ikus ahal izan genuen, a zer kobazulo puska! Han ikasitakoa errepasatzeko aukera izango duzue txanela.net-eko animazio honekin:

(Klikatu irudian)



Ea GALDERA guztiak ondo erantzuten dituzunj!

LURRIKARAK

Animazio honekin barne eragileen lanketa bukatuko dugu. Klikatu irudian ikus ahal izateko!



Animazioa landu ondoren, ziur ondo erantzuten dituzula GALDERAK.

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

SUMENDIAK

Sumendiei buruz lan polita egiten ari gara. Orain irudian klikatuz teoria piskat ikasteko aukera izango duzue.



TOLESTURAK ETA FAILAK

Irudian klikatuz bi kontzeptu hauek hobeto ulertzen lagunduko dizuen animazioa aurkituko duzue.



Ea orain GALDERAK ondo erantzuten dituzun!

2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

3X3 TXAPELKETA

Aurten Etxeberriko festetan 3x3 jokuko txapelketa  antolatu zen. Batzuk ez irabazi arren, bete zen antolatzaileen helburua, oso ondo pasa genuen!!!



2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

CHOOYU MENDIA

 Gure herriko hainbat gaztek Himalaiako mendi bat igo dute, Chooyu (8.201m). Horietako bat gure gelakide baten osaba da. Dagoeneko igo dira tontorrera eta larunbatean iritsiko dira Urretxura. 

                   Zorionak eta ondo pasatzea espero dugu!!!!!!!!!



IRRISTAKETA


Aurten gorputz hezkuntzan irristaketako klaseak ematen hasi gara, asteazkenetan eta ostiraletan. Oso ondo pasatzen dugu eta ipurdikoen txapelketa egiten dugu.

MENDI IRTEERA

Ostiralean, urriak 3,  Izazpi mendia igo genuen. Lehenengo orduetan belaino ikaragarria zegoen. Begira zein politak ikusten ziren inguruak! 



Hamaiketakoa jan ondoren, batzuk Belokira joan ziren eta beste batzuk, berriz, Antiora.  Bazkaldutakoan jolasten igaro genuen arratsaldea. Laurak inguruan denak batera jaitsi ginen Elizkalera eta gero bakoitza bere etxera!

LEHENGO URTEKO ERREPASOA

Hemen duzue lehengo urtean Unibertsoari buruz landutakoa. Gustatzen al zaizue? 

Errepasatzeko erabili.



KILOMETROAK 2014 ORIO



Lehengo astean kilometroak ospatu ziren Orion. Giro bikaina zegoen. Bertan, ikastolakoek erronkan parte hartu zuten.

2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea

LURRAREN GERUZAK

Oraingoan ere errazago ikasi eta ulertuko duzue gelan landutakoa animazio honen bidez.

(Klikatu irudian)


Galdera HAUEI erantzunez zenbat ikasi duzun egiazta dezakezu.

2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena