2014(e)ko apirilaren 29(a), asteartea

IKUSMENA

Irudian klikatuz gero nola ikusten dugun hobeto ulertzen lagunduko dizun animazioa aurkituko duzu.


Animazio ikusi ondoren ziur galdera hauek ondo erantzungo dituzula!


2014(e)ko apirilaren 10(a), osteguna

BERTSOLARITZA

Bertso eskolakoek antzerki bat prestatu genuen eta gustatuko zaizuela iruditzen zaigu, horregatik hemen ipintzea pentsatu dugu. Esango diguzue iruzkinetan zer  iruditu zaizuen!.

 

2014(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

BERTSOLARITZA

Azkenean badakigu zein doinu erabiliko ditugun bertso-jaialdian eta horietako bat oraindik blogean txertatu gabe genuen. Hemen duzue! (Gogoratu bigarrena dela, "Izkin hontatik idazten dizut" du izena eta 2:37an hasten da!)


2014(e)ko apirilaren 4(a), ostirala

5. UNITATEA-1.ESKEMA

Unitate berriari hasiera eman diogu, argia, beroa eta soinua izango ditugu aztergai oraingoan, eta noski, errezago ikasteko aurrekoan bezala, eskemak egingo ditugu. Hemen ditugu lehenengo biak:




PINTXO ERAKUSKETA

Jaten hasi eta jaten amaitu dugu unitatea! A ze pintxo ederrak ikusi eta dastatu genituen. Ikusi, ikusi argazkia!

Berdinak prestatzeko aukera ederra duzue, bertan aurkituko dituzue eta errezetak. ON EGIN!!!

BERTSO PAPER LEHIAKETA


Aurten udaberria emankor etorri zaigu. Martxoan Bertsoak lehiaketan gure gelakide den Malenek, lehenengo saria lortu du eta gainera Iunek, Marenek eta Maddi U.-k aipamen berezia jaso dute.
BEJONDEIZUELA! Gustura entzun genuen Zelai Ariztin bertso zaparrada hura.

ZORIONAK, LAUKOTE,  eta segi jo ta ke bertsotan!!!






2014(e)ko apirilaren 3(a), osteguna

JUUL



Aurten ere azken boladan irakurritako liburuen artean gustukoenari botoa eman diogu, baina oraingoan gure botoa elektronikoa izan da, argazkietan ikus daitekeen bezala!

Hemen dituzue gure gelan, zein gure ikastolako 5. mailako geletan aukeratu ditugunak.

Garbi dago Toti Martinez de Lezearenak eta Jeff Kinneyrenak oso gustuko ditugula!




Hauek marrazkilariei dagozkien datuak: