2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

THE APPENTICE CHEF

Hello friends!

In our first unit called “The appentice Chef” we have learnt all about food, how to cook our favourite recipes, how to behave in a restaurant... and we even opened our own Sandwich Bars!!!
We hope you like our videos!

Bye

6C students

MY PALACE RESTAURANT



CHINA TWON RESTAURANT



CHINA TOWN II




CONTINENT RESTAURANT



THE BEAST SANDWICH BAR



THE FACE SANDWICH BAR


2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

EUSKARAREN EGUNA

Dagoeneko hasi gara euskararen eguna prestatzen. Hemen dituzue bost erritmoak.
Landu itzazue JO TA KE!

DANBOR HANDIAK


DANBOR ERTAINAK


DANBOR TXIKIAK


TAPAK


MARAKAK


1.entsegua egin dugu eta oso ondo, gainera!




EUSKARAREN EGUNEKO BATUKADA MUNDIALA IZANGO DA, ZALANTZARIK GABE!!!

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

UDALETXEKO ERAKUSKETA

Erakusketan, meategiko tresnak behatu genituen, mailuak, zintzelak, pikoak eta kriseiluak edo argi-zuloak. . Meatzariek zuloak egiten zituzten meategietan eta sokekin jaisten ziren zuloetara, batzuetan oxigenoa ez zegoen tokietan agertzen ziren. Egun seinalatuetan ez ziren lanera joaten eta jantzi bereziak erabiltzen zituzten. Ekintza hauek duela ehun urte gertatu ziren gutxi gorabehera. 





JUAN DE LIZARAZU ARETOA

         
Ibilaldiari bukaera emateko, Juan de Lizarazu aretora joan ginen. Bertan, hainbat mineral deigarrien argazkiak ikusi genituen. Gure gustukoenetako batzuk: hortzeri kaltzita, goetita, limonita eta septarea izan ziren. Mineral guztiak ederrak ziren, batzuk beste batzuk baino gehiago. Bukaera ederra izan zen hura.







º




MINERALEN TAILERRA

Tailerrean hainbat gauza ikasi genituen baina garrantzitsuena iruditu zitzaiguna, izan zen jakiteko zer mineral mota den bere propietateak aztertu egin behar direla. 

Adibidez: batzuek tamaina berdina dute baina ez dute berdin pisatzen, beste batzuk berriz, gogortasuna ez dute berdina eta hori ikusteko ze mineralek zein markatzen duen ikusi behar da (diamanteak edozein mineral markatzen du, gogorrena delako). Beste mineral batzuek magnetismoa dute eta burdina erakartzen dute eta beste hainbat mineralek berriz disdirarengatik sailkatzen dira...

URRELUR MUSEOA


Aurreko astean Urretxun mineralogia astea izan zen eta asteazken goizean Urrelur museoa bisitatu genuen eta horri buruz hitz egingo dizuegu:

 Harri guztiek mineralak dituzte. Lehenengo mineral puroei buruz informazioa eman ziguten, ondoren  sulfuroak eta oxido eta hidroxidoak aioatu zigizkiguten. Gero, silikatoei buruz hitz egin ziguten, adibidez: Esmeralda, Mika eta Ortosa. Albita eta Ortoplasarekin zeramika egiten da, Talkoa, berriz, makilatzeko erabiltzen da, baita ere korindoia bi koloretakoa aurki daiteke, gorria denean errubia da eta urdina denean, berriz, zafiroa dela ikasi genuen.

Gogoratu beti mineralak kantitate mugatuan sortzen direla, hau da, arduraz erabili behar ditugu eta ondoren, ahal izanez gero, birziklatu!!







MEATEGIA

Iñigok, monitoreak, meategiari buruz hainbat gauza erakutsi zizkigun. Egurra, petroleoa eta ikatza baliabide naturalak direla, baina mugatuak, hau da, egunen batean bukatu egingo direla. Mahai batean bederatzi mineral zeuden: pirita, apofilita, estilbita, oupaforus, natrolita, limonita, silexa, marmola eta kuartzo arrosa. Meategira seinaka sartu eta aurkitzen genituen mineralak mahaiekoekin konparatu behar genituen. Etxera bina mineral  eraman ahal izan genuen. 





IBILALDIA OÑATIRA



2014ko urriaren 14an Oñati aldera joan ginen 6.mailako lagun guztiak. Ibilaldian bi bisita egin genituen, Arantzazura eta Arrikrutzera. Goiz partean, Arrikrutz kobazuloa ikusi eta bertan harriei buruz asko ikasi genuen: harri motak, kareharriaren berezitasuna...  Hasieran Arrikrutzeko interpretazio zentroan izan ginen eta bertan mineralei buruzko hainbat gauza erakutsi zizkiguten. Eguerdirako Arantzazun geuden, eta eguraldi ona zegoenez eguzkitan bazkaldu genuen. Bazkaldu ondoren, eliza, kripta, apostoluak, infernuko ateak... ikusi eta Arte hezkuntzan landutakoa bergogoratu nenuen.









2014ko urriaren 14ean Oñati aldera joan ginen 6.mailako lagun guztiak. Ibilaldian bi bisita egin genituen, Arantzazura eta Arrikrutzera.Goiz partean, Arrikrutz kobazuloa ikusi eta bertako harriak ere ikusi genituen. Hasieran Arrikrutz museoan egon ginen eta bertan mineralei buruzko hainbat gauza erakutsi zizkiguten.Eguerdirako Arantzazun geuden, eta nola eguraldi ona zegoenez eguzkitan bazkaldu genuen. Bazkaldu ondoren, eliza, kripta, apostoluak, infernuko ateak... ikusi genituen.