2014(e)ko abenduaren 23(a), asteartea

GABONETAKO KRISMA ETA IDAZLAN LEHIAKETA

A zer nolako uzta jaso genuen abenduaren 19an! Sinisteak ere lan du: sari eta aipamenen arean 6 izan ziren. Eta ez ahaztu aurkezleak esandakoa, denentzat ez zegoela eta saririk gabe geratu zirela  lan bikain asko. 
ZORIONAK ZUEI SEIOI ETA BAITA BESTE PARTEHARTZAILEEI ERE!



Krisma honekin irabazi du Izarok 1. saria:

Honekin Marenek bigarrena:

Hemen dituzue lau idazlanak:






ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!


2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

GABONAK HELDU DIRA

Gabonetan  ezin dira falta garaiko kantak. Hemen duzue Ikastolako koruak gu guztiok zoriontzeko aukeratu duena.


2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

THE APPENTICE CHEF

Hello friends!

In our first unit called “The appentice Chef” we have learnt all about food, how to cook our favourite recipes, how to behave in a restaurant... and we even opened our own Sandwich Bars!!!
We hope you like our videos!

Bye

6C students

MY PALACE RESTAURANT



CHINA TWON RESTAURANT



CHINA TOWN II




CONTINENT RESTAURANT



THE BEAST SANDWICH BAR



THE FACE SANDWICH BAR


2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

EUSKARAREN EGUNA

Dagoeneko hasi gara euskararen eguna prestatzen. Hemen dituzue bost erritmoak.
Landu itzazue JO TA KE!

DANBOR HANDIAK


DANBOR ERTAINAK


DANBOR TXIKIAK


TAPAK


MARAKAK


1.entsegua egin dugu eta oso ondo, gainera!




EUSKARAREN EGUNEKO BATUKADA MUNDIALA IZANGO DA, ZALANTZARIK GABE!!!

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

UDALETXEKO ERAKUSKETA

Erakusketan, meategiko tresnak behatu genituen, mailuak, zintzelak, pikoak eta kriseiluak edo argi-zuloak. . Meatzariek zuloak egiten zituzten meategietan eta sokekin jaisten ziren zuloetara, batzuetan oxigenoa ez zegoen tokietan agertzen ziren. Egun seinalatuetan ez ziren lanera joaten eta jantzi bereziak erabiltzen zituzten. Ekintza hauek duela ehun urte gertatu ziren gutxi gorabehera. 





JUAN DE LIZARAZU ARETOA

         
Ibilaldiari bukaera emateko, Juan de Lizarazu aretora joan ginen. Bertan, hainbat mineral deigarrien argazkiak ikusi genituen. Gure gustukoenetako batzuk: hortzeri kaltzita, goetita, limonita eta septarea izan ziren. Mineral guztiak ederrak ziren, batzuk beste batzuk baino gehiago. Bukaera ederra izan zen hura.







º




MINERALEN TAILERRA

Tailerrean hainbat gauza ikasi genituen baina garrantzitsuena iruditu zitzaiguna, izan zen jakiteko zer mineral mota den bere propietateak aztertu egin behar direla. 

Adibidez: batzuek tamaina berdina dute baina ez dute berdin pisatzen, beste batzuk berriz, gogortasuna ez dute berdina eta hori ikusteko ze mineralek zein markatzen duen ikusi behar da (diamanteak edozein mineral markatzen du, gogorrena delako). Beste mineral batzuek magnetismoa dute eta burdina erakartzen dute eta beste hainbat mineralek berriz disdirarengatik sailkatzen dira...

URRELUR MUSEOA


Aurreko astean Urretxun mineralogia astea izan zen eta asteazken goizean Urrelur museoa bisitatu genuen eta horri buruz hitz egingo dizuegu:

 Harri guztiek mineralak dituzte. Lehenengo mineral puroei buruz informazioa eman ziguten, ondoren  sulfuroak eta oxido eta hidroxidoak aioatu zigizkiguten. Gero, silikatoei buruz hitz egin ziguten, adibidez: Esmeralda, Mika eta Ortosa. Albita eta Ortoplasarekin zeramika egiten da, Talkoa, berriz, makilatzeko erabiltzen da, baita ere korindoia bi koloretakoa aurki daiteke, gorria denean errubia da eta urdina denean, berriz, zafiroa dela ikasi genuen.

Gogoratu beti mineralak kantitate mugatuan sortzen direla, hau da, arduraz erabili behar ditugu eta ondoren, ahal izanez gero, birziklatu!!







MEATEGIA

Iñigok, monitoreak, meategiari buruz hainbat gauza erakutsi zizkigun. Egurra, petroleoa eta ikatza baliabide naturalak direla, baina mugatuak, hau da, egunen batean bukatu egingo direla. Mahai batean bederatzi mineral zeuden: pirita, apofilita, estilbita, oupaforus, natrolita, limonita, silexa, marmola eta kuartzo arrosa. Meategira seinaka sartu eta aurkitzen genituen mineralak mahaiekoekin konparatu behar genituen. Etxera bina mineral  eraman ahal izan genuen. 





IBILALDIA OÑATIRA



2014ko urriaren 14an Oñati aldera joan ginen 6.mailako lagun guztiak. Ibilaldian bi bisita egin genituen, Arantzazura eta Arrikrutzera. Goiz partean, Arrikrutz kobazuloa ikusi eta bertan harriei buruz asko ikasi genuen: harri motak, kareharriaren berezitasuna...  Hasieran Arrikrutzeko interpretazio zentroan izan ginen eta bertan mineralei buruzko hainbat gauza erakutsi zizkiguten. Eguerdirako Arantzazun geuden, eta eguraldi ona zegoenez eguzkitan bazkaldu genuen. Bazkaldu ondoren, eliza, kripta, apostoluak, infernuko ateak... ikusi eta Arte hezkuntzan landutakoa bergogoratu nenuen.









2014ko urriaren 14ean Oñati aldera joan ginen 6.mailako lagun guztiak. Ibilaldian bi bisita egin genituen, Arantzazura eta Arrikrutzera.Goiz partean, Arrikrutz kobazuloa ikusi eta bertako harriak ere ikusi genituen. Hasieran Arrikrutz museoan egon ginen eta bertan mineralei buruzko hainbat gauza erakutsi zizkiguten.Eguerdirako Arantzazun geuden, eta nola eguraldi ona zegoenez eguzkitan bazkaldu genuen. Bazkaldu ondoren, eliza, kripta, apostoluak, infernuko ateak... ikusi genituen.

2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

MUNDUKO SUMENDIAK

Bukatu berri dugun unitatean sumendiak landu ditugu. Informatika saioetan aurkezpen eder hau prestatu dugu. Polita ezta?



Bestalde, gaur Kilauea sumendia albiste izan da ETB-n. HEMEN ikus dezakezue bideoa.

2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

ESKEMAK

Malenek eta Izarok egin dituzten eskemak partekatu nahi dituzte guztiekin errazago ikasten  lagunduko dizuelakotan.


LURPEKO URAK

Arrikrutzen bertatik bertara kanpo eragile baten lana (lurpeko urak) ikus ahal izan genuen, a zer kobazulo puska! Han ikasitakoa errepasatzeko aukera izango duzue txanela.net-eko animazio honekin:

(Klikatu irudian)



Ea GALDERA guztiak ondo erantzuten dituzunj!

LURRIKARAK

Animazio honekin barne eragileen lanketa bukatuko dugu. Klikatu irudian ikus ahal izateko!



Animazioa landu ondoren, ziur ondo erantzuten dituzula GALDERAK.

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

SUMENDIAK

Sumendiei buruz lan polita egiten ari gara. Orain irudian klikatuz teoria piskat ikasteko aukera izango duzue.



TOLESTURAK ETA FAILAK

Irudian klikatuz bi kontzeptu hauek hobeto ulertzen lagunduko dizuen animazioa aurkituko duzue.



Ea orain GALDERAK ondo erantzuten dituzun!

2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

3X3 TXAPELKETA

Aurten Etxeberriko festetan 3x3 jokuko txapelketa  antolatu zen. Batzuk ez irabazi arren, bete zen antolatzaileen helburua, oso ondo pasa genuen!!!



2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

CHOOYU MENDIA

 Gure herriko hainbat gaztek Himalaiako mendi bat igo dute, Chooyu (8.201m). Horietako bat gure gelakide baten osaba da. Dagoeneko igo dira tontorrera eta larunbatean iritsiko dira Urretxura. 

                   Zorionak eta ondo pasatzea espero dugu!!!!!!!!!



IRRISTAKETA


Aurten gorputz hezkuntzan irristaketako klaseak ematen hasi gara, asteazkenetan eta ostiraletan. Oso ondo pasatzen dugu eta ipurdikoen txapelketa egiten dugu.

MENDI IRTEERA

Ostiralean, urriak 3,  Izazpi mendia igo genuen. Lehenengo orduetan belaino ikaragarria zegoen. Begira zein politak ikusten ziren inguruak! 



Hamaiketakoa jan ondoren, batzuk Belokira joan ziren eta beste batzuk, berriz, Antiora.  Bazkaldutakoan jolasten igaro genuen arratsaldea. Laurak inguruan denak batera jaitsi ginen Elizkalera eta gero bakoitza bere etxera!

LEHENGO URTEKO ERREPASOA

Hemen duzue lehengo urtean Unibertsoari buruz landutakoa. Gustatzen al zaizue? 

Errepasatzeko erabili.



KILOMETROAK 2014 ORIO



Lehengo astean kilometroak ospatu ziren Orion. Giro bikaina zegoen. Bertan, ikastolakoek erronkan parte hartu zuten.

2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea

LURRAREN GERUZAK

Oraingoan ere errazago ikasi eta ulertuko duzue gelan landutakoa animazio honen bidez.

(Klikatu irudian)


Galdera HAUEI erantzunez zenbat ikasi duzun egiazta dezakezu.

2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

2014(e)ko irailaren 29(a), astelehena

NAZIOARTEKO ESPAZIO ESTAZIOA

Gelan jakinmin handia sortu da ISS edo Nazioarteko espazio estazioaren inguruan. Wikipediako artikulu honetan hainbat datu aurki ditzakegu:  HEMEN

NASAko helbide HAU gustukoa izango duzue!

Gainera behean delako estaziotik Lurra nola ikusten den ikus dezakegu:



Broadcast live streaming video on Ustream

2014(e)ko irailaren 26(a), ostirala

ATMOSFERA

Atmosfera zer den, zeintzuk diren bere osagaiak, zein funtzio betetzen duen... Hainbat informazio aurkituko duzue animazio HONETAN

Ea informazioa ondo jaso duzuen GALDERA hauek erantzunez jakingo duzue!


2014(e)ko irailaren 17(a), asteazkena

EUROPAKO MAPA


Bigarren unitatean Europako mapa landu behar dugu. Dagoeneko has gaitezke INGURUNEA orrian dauden jokoak erabiliz!

                  

NIRE LEHEN SARRERA


Hemen duzue Ohianerekin lantzen ari garen abestia ''MENDIAN GORA''.



2014(e)ko irailaren 15(a), astelehena

GURE PLANETAREN SORRERA ETA BILAKAERA

Izenburu hori du ingurunean lantzen ari garen lehenengo puntuak. Oraingoan ere baditugu eduki horiek hobeto ulertzen eta ikasten lagunduko diguten animazioak! Irudietan klikatuz ikus ahal izango dituzu! 

UNIBERTSOAREN SORRERA




HEMEN dituzu animazioari buruzko galderak 

URAREN SORRERA





HEMEN dituzu animazioari buruzko galderak


BIZITZAREN SORRERA




HEMEN dituzu animazioari buruzko galderak





SEIGARREN MAILARA IRITSI GARA!

Dagoeneko Lehen Hezkuntzako gailurrera iritsi gara. Etapako handienak gara!

Blog honetan gure iazko historia idatzita dugu dagoeneko, ikasturte honetan ere lan horri jarraipena emango diogu.

2014(e)ko ekainaren 27(a), ostirala

BUKATU DAAAAA!

IKASTURTEKO AZKEN EGUNERA IRITSI GARA.

Zenbat gauza egin ditugun hamar hilabete hauetan! Blogean atzeraka joanez birgogora ditzakezue.

 Irailean berriro ikusiko dugu elkar, bitartean...  ONDO PASATU OPORRAK!!!






2014(e)ko ekainaren 26(a), osteguna

ZUMAIAN

6. unitatean landutako ekosistemak bertatik-bertara ikusi ditugu Zumaian. 

Egun ederra pasatzeaz gain asko ikasteko aukera izan dugu!
Hemen duzue ateratako argazki-bilduma:

2014(e)ko ekainaren 22(a), igandea

IHINTZA ERAKUSKETA

Aurten ere hainbat material berrerabiliz egin ditugun eskulanak Zelai Ariztin egon dira erakusgai. Polita gelditu da benetan, eta 5. mailakoek lan bikaina egin dugu, 6.goekin batera unitate honetan landutako hainbat ekosistema irudikatu ditugu. Gainera, 1. unitatean landutako Lurraren mugimenduak eta urtaroak hormiruditan azaldu ditugu.









INGURUA AZTERTZEN

2014(e)ko ekainaren 17(a), asteartea

GU ERE BERTSOTAN-jaialdia

Jaialdi dotorea izan zen, alajaina! ZORIONAK DENOI

Gure gelako zatia 13:30 inguru hasten da.

CHOCOLATE PARTY

Last thursday we had a Chocolate party with 1A class. We played games with them , sang songs  and ate chocolate!  We had a very good time! . DELICIOUS!!!

It was GREAT!!!




2014(e)ko ekainaren 10(a), asteartea

6. UNITATEA

Unitate honetan Ekosistema desberdinak eta beraietan aurki ditzakegun bizidunak aztertuko ditugu, baina... zer da ekosistema bat? Txanela.net-eko aurkezpen honek argituko digu kontzeptu hau!


2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

UKIMENA

Azala eta ukimena ondo ulertu eta ikasteko klikatu argazkian!

http://www.txanela.net/guneak/0007/e/0342/0507/f/1163/ukimena_nagusia.swf


Ea orain galderak ondo erantzuten dituzun!

2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

BEROAREN 6. ESPERIMENTUA

GASEN DILATAZIOA
Helburua:
Airea berotzen denean dilatatu egiten dela eta hoztean uzkurtu egiten dela ikustea.

Zer gertatu da?
Puxika ur berotan sartu dugunean, barruko airea dilatatu eta puxika puztu egin da. Ur hotzetan sartzean, berriz, barruko airea uzkurtu egin da eta puxika txikitu. 

Ondorioa:

Airea berotzen denean dilatatu egiten da eta globoa puztu egiten du. Hozten denean, berriz, uzkurtu egiten da eta puxika hustu.


BEROAREN 5. ESPERIMENTUA

BEROAREN HEDAPENA SOLIDOETAN

Helburua:
Beroa solido baten zehar nola hedatzen den ikustea.



Zer gertatu da?
Kobrezko hagatxoaren punta berotu da eta txintxetak banaka erori dira. Lehenengo, suaren ondoan zegoena, gero aldamenekoa...



Ondorioa:
Puntako kobre zatitxoak berotu direnean aldameneko kobrea berotu dute, hauek aldamenekoa ... horrela beroa hedatu da solidoan zehar. Horri kondukzioa deritzo.