2015(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

KORRIKA 2015

Goizeko lau eta erditan lo geunden, eguraldi txarrak bertan behera utzi du korrika txikia! zer egingo dugu ba...   kanta dezagun ozen aurtengo abestia eta ez ahaztu:  EGUNERO DA EUSKARAREN EGUNA!!!

2015(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

EUREKA MUSEOA: Bisita-librea

Lehengo ostegunean Eureka museoa bisitatu genuen.

Bertan ondo pasatu, asko ikasi, esperimentu pare bat egin... eta jolastu egin genuen.
Gainera,  BISITA-LIBREA egingenuen. Museo osotikan buelta bat emanez hainbat atal ikusi genituen. Gora eta behera ibili ginen gure libretan apuntatuz,eta oso ONDO pasa genuen!!!

IKUSI IKUSI!! begiratu ze gauza politak ikusi genituen!!!!





EUREKA MUSEOA: PRESIO ATMOSFERIKOA

Kimika tailerretik irtendakoan, presio atmosferikoari buruz hitz egin ziguten. Gai honi buruz hainbat esperimentu aurkeztu zizkigun Leirek, presio atmosferikoa zer den hobeto ulertzeko. 

Erakutsi zigun gure birikak bi litro aire hartzeko tokia dutela. Helduenak, berriz, hiru litro aire hartzeko tokia, baina gizakiok arnasterakoan aldiko litro bat bakarrik har dezakegu. Poltsa bat ahora eramaten badugu, litro bat aire puztu dezakegu, baina poltsa ahotik urruntzen badugu eta puzten badugu, inguruko airea ere bertan sartuko da, beraz, poltsa gehiago puztuko da. Hori izan zen hauetako esperimentu bat.

Beste hainbat esperimentu ere egin genituen, eta asko ikasi genuen.Oso bisita polita eta interesgarria izan zen ostegunekoa, ea beste batean berriro ere joaten garen!




Argazkian Malenek eskuan daukan burdinezko habearen pisua gainean dugun airearena adinekoa da. Gezurra dirudi, a zer pisu daramagun buru gaineannnn!

EUREKA MUSEOA:KIMIKA TAILERRA

Martxoaren 12 an, osteguna, Eureka museora joan ginen. Bertan kimika tailerra egin genuen. Inguruan dugun guztia kimika dela esan ziguten, hau da, produktu kimikoz inguratuta gaudela. pH eskala zer den eta nola funtzionatzen duen ikasi genuen: 1etik 14ra ; pH baxuak (1,2,3 eta 4 ) azidoak; erdialdeko pHak ( 5,6,7,8 eta 9 ) neutroak; pHaltuak (10,11,12,13 eta 14 ) basikoak. 
Ondoren, dentsitatearen formula ikasi genuen: d = m / v. Likido batera berak baino dentsitate gutxiago duen zerbait botaz gero, likido horren gainean geratzen da eta gehiago baldin badu, berriz, behera joaten da. 




EUREKA MUSEOA




2015eko martxoaren 12an Eureka museora joan ginen. Bertan bi tailer egin genituen, Kimika tailerra eta Presio Atmosferikoa tailerra. Tailerrka bukatu ostean bazkaltzera joan ginen parkera. Bazkaltzen bukatutakoan acrosporteko emanaldia entsaiatzen aritu ginen. Arratsaldean bisita librea egin genuen museora eta hirurak eta laurden aldera ikastolara itzultzeko autobusa hartu genuen. Asko ikasi eta ondo pasatu genuen!!


8.Esperimentua:Harri baten bolumenaren neurketa.

Helburua:
Solido baten bolumenaren neurketa cm3  -tan.


Prozedura:
1- Ura probetara bota
2- Harria sartu
3- Ikusi zenbat ml igo den ura.

Datuak:
Harria bota aurretik 200 cm3  zeuden probetan, harria bota ondoren 225 cm3  zeuden. Hortaz, harriak, 25 cm3  -ko bolumena du.

Ondorioa(k):
Solido baten bolumena neurtzeko, lehendabizi probetan ur kantitate jakin bat bota behar da, ondoren soliodoa likidora bota behar da, eta ur mailak gora egiten dituen ml-ak solidoaren bolumenak dira.
.




7.ESPERIMENTUA


HELBURUA:

Likido baten bolumenaren neurketa (cm3 tan)

PROZEDURA:

* Lehenengo probeta batean bolumena neurtu nahi duzun likidoa bota.
* Azkenik, ml-ak cm-tara pasatu.

DATUAK:

* 150 ml sartu ditugu.
* Beraz 150 cm ditugu.

ONDORIOA:

Likido baten bolumena neurtzeko likido kantitatea probetan sartu behar da eta noraino iristen den begiratu. Probetak adierazten duen neurria  ml-ak edo  cm3-ak dira.






5.ESPERIMENTUA

HELBURUA:

Esperimentu honen helburua, flaskoaren barruko likidoaren masa neurtzea zen.

PROZEDURA:

  • Lehenengo, flasko hutsa pisatu 
  • Ondoren, flaskora ura bota eta berriro pisatu.
  • Azkenik, flasko hutsaren pisua, flasko betearen pisuari kendu.

DATUAK:

  • Flaskoa hutsik: 89,8 g
  • Flasko beteta: 215,5 g
  • Likidoaren masa: 125,7 g

ONDORIOA: 

Likidoaren masa neurtzeko prozedura hau jarraitu behar da: lehedabizi flasko hutsa pisatu,  gero flaskora likidoa bota eta pisatu; azkenik flasko hutsaren pisua flasko betearen pisuari kendu.


4.ESPERIMENTUA

                                              HARRI BATEN MASAREN NEURKETA

HELBURUA

Esperimentu honen helburua harri baten masa nola neurtzen den argitzea zen.

PROZEDURA

Esperimentua egiteko harria balantza elektronikoan kolokatu behar da eta datuak idatzi

DATUAK

Harriaren masa 204,3 g-koa zen.

ONDORIOA

Edozein solidoaren masa aurkitzeko nahikoa da balantzaren gainean jartzea eta honek markatzen duena apuntatzea.



2015(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena

Esperimentuak: 1, 2 eta 3

3.AIREAK BA AL DU MASARIK?


HELBURUA:

Esperimentu honen bidez, airea materia ote den edo ez jakin nahi genuen.


PROZEDURA:

Lehenengo, globo hutsa pisatu genuen.

Ondoren, globoa puztu eta pisatu egin genuen.

DATUAK:

Hutsik zegoen globoak 3g pisatzen zuen.

Airez betetakoan, berriz, 3,1g pisatzen zuen.

Beraz, globo barruko airearen masa 0,1 gramokoa zen.

ONDORIOA:

Aireak masa duela frogatu dugu, beraz airea materia da.





2. Esperimentua: Airea dagoen espazioan beste materiarik sar al daiteke?



HELBURUA:

Aireak lekua okupatzen duen edo ez jakitea.

PROZEDURA:
1- Xiringa airez bete.
2- Kristalizadorea urez bete.
3- Saiodia urez bete.
4- Saiodia kristalizadorean bertikalki sartu.
5- Xiringa eta saiodia hodi batez lotu.
6- Xiringako airea saiodira pasa.

ZER GERTATU DA:
Airea xiringatik saiodira pasa eta saiodiko ura kanpora atera da.

ONDORIOA:
Aireak  lekua okupatzen du, beraz materia daa.









1.ESPERIMENTUA: AIREAK BA AL DU BOLUMENIK?



HELBURUA: 

Aireak bolumena duen edo ez jakitea.

PROZESUA:

  • Lehenengo, xiringa airez bete.
  • Gero, xiringaren zuloa tapatu eta enboloari bultzatu.

DATUAK:

Enboloari bultza egiten genion heinean airea konpimatuz joan zen, baina puntu batetik aurrera indarra egin arren ezin zen gehiago konprimatu. Hori zen aireak behar zuen tokia.

ONDORIOA:

Atera dugun ondorioa hau da:  aireak tokia okupatzen du, hau da bolumena du.