2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

UKIMENA

Azala eta ukimena ondo ulertu eta ikasteko klikatu argazkian!

http://www.txanela.net/guneak/0007/e/0342/0507/f/1163/ukimena_nagusia.swf


Ea orain galderak ondo erantzuten dituzun!

2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

BEROAREN 6. ESPERIMENTUA

GASEN DILATAZIOA
Helburua:
Airea berotzen denean dilatatu egiten dela eta hoztean uzkurtu egiten dela ikustea.

Zer gertatu da?
Puxika ur berotan sartu dugunean, barruko airea dilatatu eta puxika puztu egin da. Ur hotzetan sartzean, berriz, barruko airea uzkurtu egin da eta puxika txikitu. 

Ondorioa:

Airea berotzen denean dilatatu egiten da eta globoa puztu egiten du. Hozten denean, berriz, uzkurtu egiten da eta puxika hustu.


BEROAREN 5. ESPERIMENTUA

BEROAREN HEDAPENA SOLIDOETAN

Helburua:
Beroa solido baten zehar nola hedatzen den ikustea.



Zer gertatu da?
Kobrezko hagatxoaren punta berotu da eta txintxetak banaka erori dira. Lehenengo, suaren ondoan zegoena, gero aldamenekoa...



Ondorioa:
Puntako kobre zatitxoak berotu direnean aldameneko kobrea berotu dute, hauek aldamenekoa ... horrela beroa hedatu da solidoan zehar. Horri kondukzioa deritzo.



BEROAREN 4. ESPERIMENTUA

GASEN DILATAZIOA

Helburua:
Airea berotzen denean dilatatu egiten dela eta hoztean uzkurtu egiten dela ikustea.

Zer gertatu da?
Barruko airea hozten zen heinean globoa barruraka sartu da, botilak zurrupatu balu bezala.

Ondorioa:

Airea berotzen denean dilatatu egiten da eta globoa puztu egiten du. Hozten denean, berriz, uzkurtu egiten da eta globoa hustu.


BEROAREN 3. ESPERIMENTUA

SOLIDOEN DILATAZIOA

Helburua:
Burdina beroaren bidez dilatatzen dela ikustea.

Zer gertatu da?
Potearen zirrikituak lana eman digu eta horregatik burdin hariarekin egin dugu.
Alanbreak berotu aurretik 13,1 cm neurtzen zuen; berotu ondoren, berriz, 13,2 cm.

Ondorioa:

Burdin haria (alanbrea) berotzean dilatatu egiten da eta hoztean, berriz, uzkurtu.


BEROAREN 2.ESPERIMENTUA

 KONBEKZIOA

Helburua:
Beroa konbekzioz nola hedatzen den ikustea.

Zer gertatu da?
Zerrautsa biraka hasi da, gora eta behera, etengabe.

Ondorioa:
Ura berotzen denean dilatatu eta goraka joaten da. Gora iristean hozten delako uzkurtu eta behera etortzen da. Horregatik, ur korronteak sortzen dira.

Horrela berotzen dira likidoak eta gasak. Horri konbekzioa deritzo.


BEROAREN 1. ESPERIMENTUA

    MATERIAL EROALEAK ETA ISOLATZAILEAK

Helburua
Hainbat material (egurra, plastikoa eta metala) eroaleak edo isolatzaileak diren aztertzea.

Zer gertatu da?
Ez da bolatxorik erori, hala ere, metalean zegoen gurina urtzen hasi da eta besteak ez.

Ondorioa
Metalak eroaleak dira; plastikoa eta egurra, berriz, isolatzaileak dira.