2015(e)ko otsailaren 26(a), osteguna

ATZEGI

Gaur Patrizia, Atzegiko langilea, etorri zaigu gelara eta  urritasunei buruz jardun dugu.

Honako hau ikasi dugu:

* Denok desberdinak garela, baina behar berdinak ditugula:
       -Maitatuak sentitzea, lagunak izatea, lagunekin ondo pasatzea, baloratuak izatea...
       -GAREN BEZALA ONARTUAK IZATEA.
       -Laguntza... BEHAR DUGUNEAN, ZAILTASUNEN AURREAN.
       -Gure gaitasunetan sinestea. ETA GAI GAREN NEURRIAN, EGITEN UZTEA.

* Ez dagoela inor dena ondo egiten duenik, ezta dena gaizki egiten duenik ere.

* Gure jarrera guztiz garrantzitsua dela urritasunaren aurrean.

Horregatik, guk ere Atzegiko aurtengo kanpainarekin bat egingo dugu: ELKARRION


2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena

HURRENGO BAT ARTE, ENERITZ!



Lau hilabetez gurekin egon ondoren, Eneritzek praktika aldia bukatu du eta Magisteritza eskolara itzuli da. Oso gustura egon gara berarekin, horregatik pena handiz agurtu genuen ostiral arratsaldean pastel eta oparien artean. Malenek eta maddik asmatutako bertsoa ere kantatu genion, polita eta hunkigarria benetan. Entzun, entzun... 
AUDIOA



Mila esker, Eneritz eta ez ahaztu gure gonbidapena... nahi duzun arte!!

2015(e)ko otsailaren 18(a), asteazkena

INAUTERIAK

A zein dotore etorri ginen denok inauteri egunean! Ikusi, ikusi argazkia...


Ez zen gutxigorako, izan ere aurten Ederrena pilota lekuan bildu ginen eta inoiz baino guraso gehiagoren aurrean egin genuen dantza. Hemen duzue bideoa:


2015(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

KIROL KIDETZEA 5. GUNEA




5. gunean saskibaloiean jolastu genuen. Lehenengo gure buruak aurkeztu eta saio teorikoa eskeini genien. Bertan jokoan galtzen eta irabazten jakin behar dela eta saskibailoko arauak  adierazi genien.
Bi partida jokatu genituen, zuriak beltzen aurka eta berdeak urdinen aurka. Bakoitzean bi epaile zeuden eta beraiek aukeratzen zuten noiz atera txartela, gorria eta horia.
Bukaeran elkarri eskua eman genion!


KIROL KIDETZEA





















Atzo arratsadean ikastolako 4. eta 6.mailako ikasle guztiak kirol kidetze jardun bat burutu genuen. Bertan, 6.mailakoak sei gunetan banatuta geuden, eta horietako bakoizean joku edo kirol desberdinetan ibili ginen jolasean, futbolean, saskibaloiean, korroko dantzetan, etb. 

Bukaeran 4.mailako ikasleei urrezko domina bana eman genien. Begira, begira  argazkian hortzaka eginez   urrezkoak direla nola frogatzen dute!!



Ederki pasatu genuen. Ea horrelako beste jardunaldi batzuk egiteko aukera dugun. ESKERRIK ASKO DENOI!!!!!

KIROLKIDETZEA 6.Gunea


Asteartean, 4.mailakoak eta 6.mailakoak kirol kidetze jardunaldi bat egin genuen. Sei gune desberdinetan banatu ginen, guri seigarren gunea tokatu zitzaigun.
Hasteko 4. mailakoei harrera egin genien, ondoren kirolari onen jarrerak azaldu genizkien. Esplikazioa entzun ondoren maritxipi jolasean jolastu genuen, eta bukatutakoan pin-pon pilota jolasean. Hain ondo pasatu ondoren, gehien gustatu zitzaien jolasean aritu ginen, joku sensorialean.

ZORIONAK DENEI, EA BERRIRO ELKARTZEN GAREN !!!!!





MINGAINLUZE LEHIAKETA

Berrogeita bost taldek hartu dugu parte lehiaketa berezi honetan. Oso lehiaketa ederra izan da eta partaide guztiek oso ondo egin dugu, baina aurrekanporaken bakarrik hogeita lau talde sailkatu ziren. Jadanik badugu talde irabazlea Eurre izenekoa Igonek, Izarok eta Marenek osatua. 
Espero dugu hurrengo urtekoa urte honetakoa bezain polita izango dela. Baina, guk seigarren mailakoek ezingo dugu parte hartu.





ZORIONAK PARTAIDE GUZTIEI!!

2015(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena

IRITSI DA ELURRA

Elurra iritsi da Urretxu-Zumarragara. Herri guztia zuri-zuri dago, a ze poza!
Asko jolastuko gara.