2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

GOSARI OSASUNTSUA IKASTOLAN

5. mailakoak elikagaiak eta digestio aparatua lantzen ari gara, horregatik Bihotz Bizi elkartearen eskutik Ikastolan gosari osasuntsua egin genuen otsailaren 13an.



Goizeko 9etan jangelan elkartu eta bideoan gaiari buruzko informazioa jaso eta komentatu genuen. Ondoren, mahaian eseri eta jateari ekin genion: fruta, esnea, ogi egin berria, oliba-olioa eta indioilar xerra bat jan genituen.



Jangela txukun-txukun utzi ondoren, 10etan hurrengo saioari energiaz beteta ekin genion.


Ea hemendik aurrera etxean, egunero gosari osasuntsua egiteko behar den denbora hartzen dugun!


1 iruzkin:

  1. A ze gozaria, lehenengo bidiotxo bat ikusi genuen eta gero gozari ederra izan genuan, dena oso goxoa zegoen eta gainera gosari osasuntsua zen!!!!
    Brandy

    ErantzunEzabatu