2014(e)ko martxoaren 18(a), asteartea

ELIKAGAIEN 1.ESPERIMENTUA

PROTEINAK ANTZEMATEN

Helburua: 
Elikagaiek proteinak dituzten edo ez antzematea. Horretarako azido nitrikoa erabili genuen, proteinak dituzten janariekin horitu egiten delako.



Prozedura:
Saiodira elikagai likidoa bota eta irakasleak (arriskutsua baita!) 4 tanta azido nitriko bota zizkion. Ondoren matxarden laguntzaz sutan berotu eta zer gertatzen zen ikusi genuen.


Datuak:
Arrautzaren zuringoa horitu egin zen, beraz proteinak ditu; gauza bera esan dezakegu esneari buruz. Ura, berriz, ez zen aldatu, beraz ez du proteinarik.

Ondorioa:
Arrautza eta esnea elikagai eraikitzaileak dira proteinak dituztelako, ura berriz ez.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina