2014(e)ko martxoaren 18(a), asteartea

ELIKAGAIEN 3.ESPERIMENTUA

JANARIEK URA AL DUTE? 

Helburua:
Ogiak ura duen ala ez jakitea. Horretarako ogi zati bat berotu egin dugu.



Prozedura: 
Lehendabizi, ogia pirex ontzitxo batean jarri eta pisatu genuen 
(ogia + ontzia. Biak batera pisatzearen helburua apurrak ez galtzea izan zen, bestela horrek pisuan eragina izango zuelako).
Gero saretxoaren gainean berotu eta zer gertatzen zen behatu genuen.
Azkenik, ontzia (ogia bertan zuela) pisatu genuen.


Datuak:
Hasieran ogi puskak eta ontziak 26,7 g pisatzen zuen eta bukaeran 25,7 g. Berotzen zen bitartean kea atera zen eta ogia txigortu.
Txigortzen zen bitartean, ogiak zuen ura lurrundu  eta ke itxuran atera dela pentsatzen dugu, horregatik pisua galdu duela.




Ondorioa:
Ogiak ura du. Ogi txigortuak normalak baino ur gutxiago du, prozesuan galdu egin duelako.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina