2015(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

EUREKA MUSEOA: PRESIO ATMOSFERIKOA

Kimika tailerretik irtendakoan, presio atmosferikoari buruz hitz egin ziguten. Gai honi buruz hainbat esperimentu aurkeztu zizkigun Leirek, presio atmosferikoa zer den hobeto ulertzeko. 

Erakutsi zigun gure birikak bi litro aire hartzeko tokia dutela. Helduenak, berriz, hiru litro aire hartzeko tokia, baina gizakiok arnasterakoan aldiko litro bat bakarrik har dezakegu. Poltsa bat ahora eramaten badugu, litro bat aire puztu dezakegu, baina poltsa ahotik urruntzen badugu eta puzten badugu, inguruko airea ere bertan sartuko da, beraz, poltsa gehiago puztuko da. Hori izan zen hauetako esperimentu bat.

Beste hainbat esperimentu ere egin genituen, eta asko ikasi genuen.Oso bisita polita eta interesgarria izan zen ostegunekoa, ea beste batean berriro ere joaten garen!




Argazkian Malenek eskuan daukan burdinezko habearen pisua gainean dugun airearena adinekoa da. Gezurra dirudi, a zer pisu daramagun buru gaineannnn!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina