2015(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

EUREKA MUSEOA:KIMIKA TAILERRA

Martxoaren 12 an, osteguna, Eureka museora joan ginen. Bertan kimika tailerra egin genuen. Inguruan dugun guztia kimika dela esan ziguten, hau da, produktu kimikoz inguratuta gaudela. pH eskala zer den eta nola funtzionatzen duen ikasi genuen: 1etik 14ra ; pH baxuak (1,2,3 eta 4 ) azidoak; erdialdeko pHak ( 5,6,7,8 eta 9 ) neutroak; pHaltuak (10,11,12,13 eta 14 ) basikoak. 
Ondoren, dentsitatearen formula ikasi genuen: d = m / v. Likido batera berak baino dentsitate gutxiago duen zerbait botaz gero, likido horren gainean geratzen da eta gehiago baldin badu, berriz, behera joaten da. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina